21P/Giacobini-Zinner | |
---|---|
Behaketa | |
Magnitude absolutua | 13,1 |
Gorputz-gurasoa | Eguzkia |
Aurkitzailea | Michel Giacobini eta Ernst Zinner (en) |
Aurkikuntza-data | 1900eko abenduaren 20a |
Orain duen posizioa ikusi | |
Orbitaren ezaugarriak | |
Apoapsis | 5,9873869604578 AU |
Periapsis | 1,0134937507309 AU |
Ardatzerdi handia | 3,5004403555944 AU |
Eszentrikotasuna | 0,71046678481146 |
Orbita-periodoa | 2.392,1171789801 egun |
Batezbesteko anomalia | 313,60780403717 ° |
Makurdura orbitala | 32,003033761608 ° |
Goranzko nodoaren luzera | 195,40514495049 ° |
Periapsiaren argumentua | 172,80915964581 ° |
Ezaugarri fisikoak | |
Diametroa | 2 km |
Behin-behineko izendapenak | 1991m 1985 XIII 1979 III 1972 VI 1965g 1959b 1946c 1940 I 1933 III 1926e 21P/1913 U1 1913 V 21P/1900 Y1 1900 III |
21P/Giacobini-Zinner, 6,621 urteko periodoa duen aldizkako kometa bat da
Michel Giacobini astronomo frantziarrak aurkitu zuen Nizako behatokitik, kometa Aquarius konstelazioan ikusi zuena 1900eko abenduak 20an. Kometaren bi itzulera beranduago Ernst Zinner astronomoak aurkitu zuen Alemaniako Bamberg herritik 1913kp urriak 23an, Beta Scuti izarretik gertu izar aldagarriak behatzen ari zenean.
Agerpen hauetan zehar, kometaren distira 8. magnitudekoa zen, baina 1946an materia galerak jasan ondoren 5. magnitudekoa izatera iritsi zen. Giacobinida ozar-izarren kometa sortzailea da (Drakonidak bezala ere ezagutzen direnak).
Giacobini-Zinner kometa izan zen International Cometary Explorer zundaren xedea, kometaren plasmazko isatsetik 1985eko irailak 11n igaro zena. Honi gehituz, Japoniako espazio ofizialek Sakigake planetarteko zunda 1998m Giacobini-Zinner kometarekin topo egitera birzuzentzea pentsatu zuten, baina zundak ez zuen egin behar ziren maniobrak egiteko haina erregai eta proiektua bertan behera utzia izan zen.
Aurrekoa 20D/Westphal |
Aldizkako kometa 1900eko abenduak 20an aurkitua |
Ondorengoa 22P/Kopff |